XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.3. Ikuspegi desberdin batzuk

Oraintsu R. Miren Pagola irakasleak hau esan du: El dialecto vizcaino está en alarmante fase de regresióñ.

Hori orain 10-15 urte beste batzuk esaten zuten.

Baina benetan galtzen hasi denean, baten batzuk hasi dira arriskua ikusten.

Dena den orain 9-10 urte bizkaiera arriskuan zegoen.

Eta JAKIN aldizkarian honelako ohar bat agertu zen, 1982'ko urria-abendua alean, 125-126 orri.:

Bizkaitarrak barriro...

Hala ere oraingo operazio honek ez nau arras betetzen.

Kompromezu politikuaren usain gehiegi hartzen diot...

Zaharrak berri.

Lehengora gatoz: Bizkaian bizkaieraz, Gipuzkoan gizpuzkeraz eta ita porro.

Eta Euskal Herrian, gaztelaniaz azkenean.

Eta ARGIAn 951. zenbakian, 20. orrial. eta hurren, Bizkaieraren auzia berriro plazara.

Iritzi honen arabera gaztelara nagusitzen da herrietan, euskalkiak erabiltzen diralako.

Irakurleak ikusten duen bezela, adibide batzuk, euskalkietako etno-testuak, alfabeto fonetikoan daude.

Euskaltzaindiak Hizkuntza Atlaserako prestatu zuen, mendebaldeko Europako joera jarraituz.

Hori bait da Europako hizkuntzarik gehienak erabiltzen dutena, hizkuntza bakoitzerako behar diran eranskinak jarrita.

Euskararentzat gauza berdina egin da, API delakoan oinarrituta.

Horrela errezago bihurtzen da euskal traskribaketak irakurtzea Europako edozein tokitan.

Alfabeto filologia erabili da eta erabiltzen da orain ere toki batzuetan, hemen Euskalerrian.

Horrekin ohituta daudenak oztoporik izan ez dezaten, bien arteko desberdintasunak argi jartzen dira.

Eta Zeberioko etnotestu batzuen traskribaketa horrela eginda dago.

Horrela irakurleak aukera biak ditu, bere ohituraren arabera.

Bizkaiera kasu honetan adibide bat da, bakarrik.

Txarrena da egia beste hau dela: el labortano está en alarmante fase de regresión.

Eta lapurteraren tokian, Goi Nafarrera, Baxe Nafarrera, zubererea eta Aezkera eta Zaraitzuera jarri behar dirala.

Hauek gaur arte iraun dute baina hango egoera ikusita ez dut uste luzarorako izango ditugunik.

Ez dugu ametsik egin behar iratzarririk.

1.4. Gure etnotestu hauek

Etnotestu hauek ba euskara desberdinen lekuko bezela aurkeztu nahi ditugu.

Desberdintasuna ederra delako eta aberasgarria batzuetan behintzat.

Eta hizkuntzen eta dialektoen kasuan, aberastasuna da.

Esan dudan bezela ez gera aurrenengoak hau egiten dugunak.

Gure aurretik maisu asko ibili dira eta maisu horien pausuak jarraitu nahi genituzke.

Maisu horiek zehaztasun asko biltzen dituzte, honelako testuetan.

Bai lekukoei buruz, bai biltzaileak, bai fetxa, bai herri eta bai erabili diran tresnei buruz.

Guk ezin dugu Europa batu honetan, 1991an, 1891ko metodorik erabili eta orduko erara testuak aurkeztu.

Kanpora begiratu eta ikasi beharra daukagu.

Bi zati ditu lan honek.

Bat euskalki guztien atal batzuez osatuta dago.

Ikuspegi orokor bat emateko asmoarekin eginda dago.

Erakusgarri batzuk dira bakarrik.

Beste hainbeste eta gahiago baditugu baina oraingo honetan aukera bat egin dugu.

Ez da ba, bilduta dugun guztiaren aurkezpena, zati batena baino.

Bigarren zatia herri bakar baten bilduta dago.

Ikuspegi orrokorraren ondoren, herri baten lan zehatzago bat aurkeztu nahi izan dugu erabilitako metodologia eta guzti.

Lan hori Juan Manuel Etxebarriak egin du, bere tesirako bildu zituen etnotestu batzuk aurkeztuz.

Hemen ere dena ez du kaleratu, erakusgarri batzuk baizik.